ZER EGITEN DUGU?

HAUR HEZKUNTZA

Programazio honen oinarria honako ekintza hauen uztarketa da:

Ipuinak eta rol jolasak

Garrantzitsua da haurrei ipuinak kontatzea, jolas sinboliko sortzaile baten bidez, urrutiko kontzeptuzko mundu batean sartzen dituelako eta hau, beraz, begi-bistako gaiei buruzko elkarrizketa batean sortzen dena baino konplexuagoa delako. Ipuin kontaketa, gainera, kode landu eta literario bati dagokion hizkuntzaren bidez egiten da, haurren hizkuntza erabiltzeko gaitasuna nabarmen areagotuz

Bestalde, ipuinen bidez haurrek jasotzen dituzten mezuak duten garrantzia kontuan hartuz, hezkidetza neurtzea beharrezkoa da. Hezkuntza edo pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea da. Gakoa da, neska eta mutilentzako baliagarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipo izan den eredu femeninoa eta maskulinoa saihestuz, estereotipo tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.

Antzerkia eta txotxongiloak

Antzerkian, hizkuntza, ahozko adierazpena, sormena, eta jende aurrean gorputz-adierazpena lotsarik gabe azaltzea, garatzen dira batik bat. Era ezberdinetako antzerkiak landuko ditugu: ipuinen antzerkiak, txotxongiloak eta joko sinbolikoak.

Antzerkia ipuinaren ondorioa izango da gehienetan. Ipuina landu ondoren gidoia moldatzeko ideia

Abesti eta animazio jolasak

Haurrentzako oso erakargarria da musikaz eta kantuaz hornitzen dugun edozein ekintza edota jolas. Jolasean eta kantan ari den bitartean, errepikatuz ohartu gabe ikasiko du. Kantuan aritzea da gure kulturaz jabetzeko biderik oparoenetariko bat, zalantzarik gabe.

Proposatzen ditugun abestiak jolasekin lotuta doaz. Hizkuntza egiturak eta hiztegia barneratzea eta aberastea izango da erabilpenaren helburua

Hizkuntza eta Dinamika jolasak

Egitarauaren barruan hizkuntza jolasak ipuinaren osagarritzat har daitezke, helburu espezifikoa ipuinari dagozkion hizkuntza formak intentsiboki lantzea izango da.

Bertan, aditz formak, deklinabideak, hizkuntza egiturak, etab. sakonki lantzeko planteatzen dira alde batetik, eta bestetik bigarren hizkuntzaren erabileraren funtzionaltasuna ahalbideratzen da hizkuntza kodeak lantzen diren bitartean.

 

HH4 - HH5 - LH1

HH4 - HH5 - LH1

LH2 - LH3 - LH4

LH2 - LH3 - LH4

LH5 - LH6

LH5 - LH6

 

LEHEN HEZKUNTZA

Gure helburua motibazioa sustatzea dela kontuan izanik, hizkuntzaren erabileran oinarrituko gara eta horregatik hizkuntza barneratzeko ekintza eraginkor eta erakargarriak proposatuko dizkiegu haurrei: elkarrizketa bibentziala, lehiaketa eta kooperazio jolasak, dramatizazioa edo antzezpena hizkuntza jolas eta animazio jolasetan oinarrituko gara.

Elkarrizketa bibentziala

Elkarrizketa hauen bidez haurrei ezagunak edo erakargarriak egiten zaizkien gai bibentzialetatik abiatzen gara, erraz eta gogoz murgildu daitezen. Ekintza honetan, betekizun garrantzitsua da hezitzaileak gaiaren aurkezpena ze modutan egiten duen. Elkarrizketa bibentzial honetan gainera hizkuntza era egitaratu batean sartu nahian haur bakoitzaren mugak kontutan hartu behar dira.

Lehiaketa eta kooperazio jolasak

Saioetan aurkezten ditugun hizkuntza lehiaketa- jolasek sekulako arrakasta izatean dute. Hauetako jolas bat aipatzearren " Hitza pasa jolasa" izan daiteke adibidea. Lehiaketa jolasak beti ere taldetan antolatzen ditugu, askotan bi taldeen artean eta beste batzuetan talde bakarrean, lehiaketa jolasa jolas kooperatibo bilakatuz.

Ekintza hauek jolas komunikatiboak dira, horregatik ez dute xede linguistikorik. Dena den, komunikazioa ondo gauzatzeko hizkuntza erabiltzea beharrezkoa da. Horretarako, jolasean hasi aurretik, erabili beharko den lengoai mota zehaztu beharko dugu.

Dramatizazio edo antzezpena

Adierazpide dramatikoaren proposamen eta posibilitateek, haurrek berek ezaguturiko eta imajinaturiko elementuetatik abiatu behar dute: hitza, kantua, bizipena edo eztabaida, beren errealitate propioa, ametsa…Guzti hori jolas-gai bilaka daiteke, eta haurra bere izate propioaren ahalbideak aztertuz eta adieraziz joan baitaiteke.

Hizkuntza jolasak

Antolatutako hizkuntza jolasak, lehiaketa jolas, mahai jolas, eskulan, edota jolas kooperatiboekin uztartzen ditugu. Hau da hizkuntza jolasak froga modura erabiltzen ditugu batzuetan, haurrek lehiaketen bidez gainditu beharko dituztelarik soilik eta beste batzuetan gainera, mahi jolas edo eskulanak lortzeko pizgarri modura erabiltzen ditugu.

Dinamika jolasak

Distentsio eta talde harremanak garatzeko jolasak dira. Helburu nagusia haurrak ondo pasatzea eta dibertitzea da.