OPORRETAN EUSKARAZ

1989 urtean. Oporretan euskaraz udaleku irekiak sortu ziren Donostian erroldatuta dauden 4 eta 11 urte bitarteko haurrentzat.


Agurtzane Laboa eta Maite Poza 1989tik 1997ra lanean aritu dira udaleku hauetan, hasieran taldeko hezitzaile modura eta auzoko koordinatzaile bezala ondoren. 1998an KIRIKETAN sortu zuten eta 2020. urte arte udalekuak kudeatu dituzte.

 

Aurten, lizitazioa galdu dugu, eta, beraz, ez ditugu udalekuak kudeatuko. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu jarduera honetan parte hartu duten pertsona guztiei: haurrei, gurasoei eta, batez ere, proiektu handi honetan parte hartu duten profesionalen giza taldeari, beraiek izan direlako proiektu hau garatu eta ahalbideratu dutenak 30 urte hauetan.